Gizartea
NEURRI BERRIAK
Hauek dira LABIk onartutako neurri murriztaile berriak
A. S. | EITB Media
LABIk neurri murriztaile berriak onartu ditu, besteak beste, lurraldeen eta gorriz dauden udalerrien itxiera perimetrala.
-
Gasteizko taberna bat itxita. Artxiboko irudia: EFE
LABIren Aholku Batzordeak bilera egin du gaur goizean Gabonen ostean EAEn pandemiak izan duen hedapena aztertzeko, egoerak okerrera egin baitu, eta neurri murriztaile berriak onartu ditu, besteak beste, lurraldeen eta kolore gorrian dauden udalerrien itxiera perimetrala.
Gogoeten testuinguru horretan, LABIren Aholku Batzordeak argi berdea eman dio egungo egoerari erantzuteko neurrien proposamen honi:
Aurretik zeuden neurri hauek mantentzen dira:
—Euskadiren itxiera perimetrala.
—Gehienez 6 pertsonako taldeak.
—Gaueko mugigarritasuna 22:00etatik 06:00etara mugatzea.
—Merkataritza eta kultura-jarduerak bertan behera uzteko gehieneko ordutegia, 21:00etan.
—Kultur-aretoetako gehieneko edukiera % 35ean mugatzea.
—Musika eta ahots-entseguak eta emanaldiak bertan behera uztea.
—Ostalaritza eta jatetxeak ixteko ordutegia, 20:00etatik 06:00etara.
—Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 500 baino gehiagoko udalerrietan dauden ostalaritza eta jatetxe-establezimenduak eta joko eta apustu-establezimenduak ixtea, azaroaren 6ko dekretuan ezarritako baldintza berberetan.
Prebentzio-neurri berriak:
—Bizilekua dagoen lurralde historikoko pertsonen sarrera eta irteera-murrizketa ezartzen da.
—150 m²-tik gorako merkataritza-establezimenduetako edukierak % 40ra murrizten dira, eta 150 m²-rainoko azalera duten establezimenduetako edukierak % 60koa izan beharko du.
Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 500 edo gehiago duten herrietan:
-Udalerriko konfinamendu perimetrala (alboko udalerrira ere ezingo da joan).
-Taldeko kirol-jarduera etetea.
Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 500 baino gutxiago duten herrietan soilik:
—Eskola-kirola berrekiteko baimena ematea, soilik entrenamenduetan. Entrenamendu horiek gehienez ere sei pertsonako taldetan antolatu beharko dira, osaera aldatu gabe, eta aldagelak ezin izango dira erabili.
—Profesionalak ez diren dantza-taldeen entseguak baimentzea, eta antzerki-jarduerarako indarrean dauden baldintzekin lotzea.
—Jokoaren eta apustuen sektorea berriz irekitzeko aukera ematea; edukiera, ordutegiak eta ostalaritza-sektoreari aplikatzen zaizkion antzeko prebentzio-neurriekin.
LABIren Batzorde Teknikoak uste du tokiko ezohiko alarma-egoeraren adierazlea 500/100.000 biztanletan kokatzea esku-hartze selektiboa ahalbidetzen duen neurri eraginkorra dela, beharrezkoa den lekuetan. Era berean, herritarren kontzientziazioa eta prebentzio-ekintza oro har indartzen laguntzen du.