Gizartea
Koronabirusaren semaforoa
Andoain, Lazkao, Villabona, Zornotza eta Agurain, eremu gorrira
Eider Garaikoetxea | EITB MEDIA
Horrez gain, Eibar eta Hondarribia (Gipuzkoan) eta Abanto, Bilbo, Durango eta Elorrio (Bizkaian) horitik laranjara igaro dira azken orduetan.
Bederatzi udalerri daude eremu gorrian Euskal Autonomia Erkidegoan, covid-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina aztertzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Azken orduetan, okerrera egin du egoerak Andoainen, Villabonan, Lazkaon, Zornotzan eta Agurainen, eta gorriz margotu dituzte.
Gipuzkoan, Beasainekin eta Zumaiarekin batera, Andoain, Lazkao eta Villabona daude gorrian.
Eremu laranjan daude Aretxabaleta, Arrasate, Azpeitia, Deba, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hondarribia, Ordizia eta Tolosa.
Azkoitia, Astigarraga, Bergara, Donostia, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Orio, Pasaia, Urnieta, Urretxu, Zarautz eta Zumarraga, berriz, gune horian kokatu dira. Hainbat egunez berdez egon ostean, Usurbil eremu horia sartu da.
Eremu berdean, beraz, ez dago udalerririk.
Bizkaian, Bermeok eta Lekeitiok eremu gorrian jarraitzen dute, eta Zornotza batu zaie azken orduetan.
Bigarren mailan daude orain Abanto, Bilbo, Durango, Elorrio, Gernika-Lumo eta Ondarroa.
Abadiño, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Derio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapagaran eta Zalla eremu horian daude.
Udalerri bakar bat ere ez dago eremu berdean.
Arabako datuei dagokienez, Agurain eremu gorrian sartu da.
Gasteizek laranjaz margotuta jarraitzen du.
Amurriok eta Laudiok kolore horia dute.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira: