Gizartea
BIZKAIA
Hanka baten zatia topatu dute Arrigunaga hondartzan, Getxon
O.A. | EITB MEDIA
Azterketa forentsearen zain, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez, "oraindik goizegi da ezer aurreratzeko".
-
Arrigunaga hondartza, Getxon. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Itsasoak kostaldera ekarritako hanka baten zatia topatu zuten atzo, Arrigunaga hondartzan, Getxon. Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta, azterketa forentsearen emaitzaren zain, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik jakinarazi zutnez, "oraindik goizegi da ezer aurreratzeko".
Inguruan zebilen pertsona baten Ertzaintzari deitu zion 09:30ak aldera, txorkatilaren eta belaunaren arteko hanka zatia topatu zuela esanez.
Gorpuzkia Auzitegiko Medikuntzako Euskal Institutura eraman zuten, azterketa egin diezaioten. Ikerketak argituko du aurkitutako hildakoaren adina, sexua edota altuera. Gainera, lortutako DNA lagina desagertutako pertsonen datu basearekin alderatuko dute.
Hipotesi guztiak zabalik ditu Ertzaintzak.