Itxi

Ume lapurtuak

Bilbon

Bizkaiko ginekologo bat inputatu dute, lapurtutako haurren kasuagatik

Erredakzioa

Bilbon, 1993an, ofizialki jaio bezain laster hil zen ume baten gorpua hobitik atera zuten irailean, eta horren ostean auzipetu dute ginekologoa.

Bizkaiko ginekologo bat ustez lapurtutako haurren kasuagatik inputatu zuen atzo, Euskadiko Finaltzak Palmako Ministerio Publikoan, bertan EAEn aztertzen ari diren 200 salaketen berri eman zuten, El Correok gaur argitaratu duenez.

Bilbon, 1993an, ofizialki jaio bezain laster hil zen ume baten gorpua hobitik atera zuten irailean, eta horren ostean inputatu dute ginekologoa.

Ruthek Bilboko ospitale batean ume bat izan zuen eta gizon bat negarrez ikusi zuela adierazi zuen, haren semea jaio eta segituan hil zela jakin baitzuen. Ruthek egoera hau ikusi, eta salatu egin zuen; Bilboko Instrukzioko 9 zenbakiko epaitegiak darama prozedura.

Espainia osoan mila bat prozedura inguru ireki dituzte kasu honegatik, horietatik 200 Euskadin: 121 Gipuzkoan, 48 Bizkaian eta 31Araban.