Gizartea
Koronabirusaren semaforoa
Zumaia sartu eta Lazkao atera da eremu gorritik
eitb media
Gaur-gaurkoz Beasain, Bermeo, Lekeitio eta Zumaia dira eremu gorrian dauden Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriak.
-
Argazkia: eitb.eus
Lau udalerri daude eremu gorrian Euskal Autonomia Erkidegoan, covid-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina aztertzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Azken orduetan, Zumaia sartu eta Lazkao atera da eremu gorritik.
Gipuzkoan, Beasainek eta Zumaiak dituzte datu okerrenak.
Eremu laranjan daude Aretxabaleta, Andoain, Arrasate, Azpeitia, Deba, Elgoibar, Errenteria, Lazkao, Ordizia, Tolosa eta Villabona.
Azkoitia, Astigarraga, Bergara, Donostia, Eibar, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Orio, Pasaia, Urnieta, Urretxu, eta Zarautz, berriz, gune horian kokatu dira.
Eremu berdean dago, ostera, Usurbil.
Bizkaian, Bermeok eta Lekeitiok eremu gorrian jarraitzen dute.
Bigarren mailan daude Arrigorriaga, Gernika-Lumo, Ondarroa eta Zornotza.
Abadiño, Abanto-Zierbena, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapagaran eta Zalla eremu horian daude.
Udalerri bakar bat ere ez dago eremu berdean.
Arabako datuei dagokienez, dagoeneko Gasteiz ez da eremu laranjan dagoen bakarra, Agurain batu baitzaio.
Amurriok eta Laudiok kolore horia dute.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira: