Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

Covid-19aren foku bat atzeman dute Bilboko Anai Cantero egoitzan

I. G. | EITB MEDIA

Gainera, Bizkaiko adinekoen egoitzetako lau erabiltzaile hil dira eta positiboak 291era igo dira, 34 gehiago.

  • Covid-19aren foku bat atzeman dute Bilboko Anai Cantero egoitzan. Argazkia: EiTB

    Covid-19aren foku bat atzeman dute Bilboko Anai Cantero egoitzan. Argazkia: EiTB

Covid-19aren beste foku bat atzeman dute azken orduetan Bilboko Anai Cantero I egoitzan, kutsatutako 20 erabiltzaile eta 10 langilerekin. Azken orduetan, Bizkaiko egoitzetan lau egoiliar hil dira, aurreko balantzean baino bi gehiago, eta kutsatutako egoiliarrak 291era igo dira, 34 gehiago.

Foru Aldundiak emandako datuen arabera, Bizkaian baimendutako adineko pertsonentzako sarean 165 positibo zenbatu zituzten erabiltzaileen artean (22 gehiago), baita gaixotasunaren ondorioz ospitaleratutako 26 egoiliar ere, aurreko balantzean baino lau gutxiago. Orain arte sendatutako egoitzen erabiltzaileak 2.549 dira.

Bestalde, positibo baieztatua duten egoitzetako langileak 117 dira, eta beste 99 isolamenduan daude, kutsatu direla baieztatu gabe.

Gaur egun, kaltetutako egoiliarrak dituzten 10 zentro daude: Txurdinagabarri-Bilbo (44 positibo), Truiondo-Zamudio (37), Arandia-Arrigorriaga (33), Bilbozar-Bilbo (25), Gallarta-IFAS (9), Arratiako Egoitza-Dima (6), Indautxu Gurena-Bilbo (5), Rodríguez Andoin IV-Bilbo (3), Artibai-Ondarroa (3) eta Calabria-Forua (1).

Gainera, koronabirusak eragindako infekzio kasuak artatzeko Birjinetxeko unitate soziosanitarioan 86 pertsona daude. Horietatik 63 egoitzen sareko erabiltzaileak dira, eta 23 pertsona hauskortasun egoeran daude, eta berrogeialdia ospitaleratu ondoren egin dute.

Unbeko unitate soziosanitarioko espezializatuak 22 pertsona ditu, horietatik 17 egoitza-zentroen sarearen erabiltzaileak dira eta bost hauskortasun egoeran dauden pertsonak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.