Gizartea
Koronabirusaren semaforoa
Arrigorriaga eta Aretxabaletaren lekukoa hartu du Lekeitiok eremu gorrian
eitb media
Gaur-gaurkoz Beasain, Bermeo, Lazkao eta Lekeitio dira eremu gorrian dauden Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriak.
-
Argazkia: eitb.eus
Lau udalerri daude eremu gorrian Euskal Autonomia Erkidegoan, covid-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina aztertzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Arrigorriaga eta Aretxabaletaren lekukoa hartu du Lekeitiok eremu gorrian.
Gipuzkoan, Beasainek eta Lazkaok dituzte datu okerrenak.
Eremu laranjan daude Aretxabaleta, Andoain, Arrasate, Azpeitia, Elgoibar, Errenteria, Ordizia, Tolosa, Villabona eta Zumaia.
Azkoitia, Astigarraga, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Orio, Pasaia, Urnieta, Urretxu, eta Zarautz, berriz, gune horian kokatu dira.
Eremu berdean dago, ostera, Usurbil.
Bizkaian, Bermeok eremu gorrian jarraitzen du, eta Lekeitio batu zaio azken orduetan.
Bigarren mailan daude Arrigorriaga, Gernika-Lumo eta Ondarroa.
Abadiño, Abanto-Zierbena, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapagaran, Zalla eta Zornotza eremu horian daude.
Udalerri bakar bat ere ez dago eremu berdean.
Arabako datuei dagokienez, Gasteiz da eremu laranjan dagoen bakarra.
Agurainek, Amurriok eta Laudiok kolore horia dute.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira: