Gizartea
Lapurdi
Etxegabe bat hil da Hendaian
Euskadi Irratia | eitb media
Herriko Etxeak jakinarazi du aterpea eskaini ziotela, baina uko egin eta autoan lo egitea erabaki zuela.
Etxegabe bat hilda aurkitu dute gaur goizean Hendaian, Kaneta portuko auto baten barruan, Euskadi Irratiak jakinarazi duenez. 56 urteko gizonezkoa zen.
Hendaiako alkateak azaldu duenez, pertsona ezaguna zen etxegabeen artean, eta mantak eta herriko aterpetxea eskaini zizkioten bart, baina uko egin zien eta bere autoan sartu zen.
Hipotesi nagusia da gaur gaueko hotzagatik hil zela,izan ere, bart tenperatura minimoak neguko hotzenak izan dira, baina ikerketaren emaitzaren zain daude.