Itxi

Gizartea

Zozketa

Derion, Ermuan, Azkoitian, Lasarten, Donostian eta Hondarribian jausi da hirugarrena

A. O. | EITB MEDIA

Halaber, hirugarren sariak 75.000 euro utzi ditu Iruñean, Altsasun eta Cordovillan. Serie bakoitzak 250.000 euroko saria du, eta irabazleek 25.000 euro jasoko dituzte saritutako dezimo bakoitzeko.

  • Erregetako loteriaren hirugarren saria.

    Erregetako loteriaren hirugarren saria. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia

Erregetako loteriaren hirugarren sariaren zati bat Derion, Ermuan, Azkoitian, Lasarten, Donostian eta Hondarribian jausi da asteazken honetan, ekainaren 6an. Hain zuzen ere, 5587 zenbakiari egokitu zaio hirugarren saria.

Halaber, hirugarren sariak 75.000 euro utzi ditu Iruñean, Altsasun eta Cordovillan. Iruñeko Barañain etorbideko 64. zenbakian, Altsasuko San Juan kaleko 16. zenbakian eta Cordovillako La Morea merkataritza-gunean dauden establezimenduek saldu dituzte saritutako dezimoak.

Gauzak horrela, zenbaki honetako serie bakoitzak 250.000 euroko saria du, hau da, irabazleek 25.000 euro jasoko dituzte saritutako dezimo bakoitzeko.

Lehen saria, berriz, Bilboko Zorrotza auzoan eta Donostian egokitu da. Bilboko kasuan, Zorrotza-Castrejana kaleko 2. zenbakiko administrazioan saldu zen 19570 zenbakia. Asteazken honetan egindako zozketarekin, 34 aldiz jausi da jada lehen saria Euskadin.

Bigarren sariaren zati bat (3436) Erandion eta Ermuan (Bizkaia) egokitu da, baita San Andrianen eta Tuteran (Nafarroan) ere. Dena dela, hiru sari nagusiak oso banatuta dauden Espainia osoan.

Araban, ordea, ez da sari garrantzitsurik egokitu gaur eguerdian Madrilen egindako zozketan.

Lehen sariak dezimoko bi milioi euroko banatu ditu; bigarrenak, berriz, serieko 750.000 euro. Hirugarren sari bat ere badago, 250.000 euro (serieko). Azkenik, 3.500 euroko 20 sari eta 1.000 euroko beste 1.400 sari ere.

eitb.eus-eko bilatzailean kontsulta dezakezu Haurraren loteria egokitu ote zaizun.