Itxi

Gizartea

Elurra

Ganekogorta mendiko hegoaldeko bidea itxi dute elur-jausi arriskuagatik

L.Z. | EiTB MEDIA

Gailurrera iristeko mendizaleek gutxien erabiltzen duten bidea da elur-jausi arriskuagatik zarratu dutena, iparraldeko bidea baino luzeagoa baita.

  • Ganekogorta mendiko hegoaldeko bidea, itxita

    Ganekogorta mendiko hegoaldeko bidea, itxita. Argazkia: Sos Deiak

Larrialdi zerbitzuek Ganekogorta mendira doan hegoaldeko bidea (Kontrabandistaren ibilbidea) itxi dute asteazken honetan elur-jausi arriskuagatik, Sos Deiakek jakitera eman duenez.

Gailurrera iristeko mendizaleek gutxien erabiltzen duten bidea da elur-jausi arriskuagatik zarratu dutena, ipar hegalekoa baino luzeagoa baita.

Hain zuzen ere, mendiaren hego hegaletik doa "Kontrabandistaren ibilbidea" izenarekin ezaguna den bide hori. Han, elur kopuru handia pilatu da azken orduetan, eta horregatik erabaki dute bidea ixtea.

Bizkaiko suhiltzaileek arretaz ibiltzeko aholkatu diete mendizale guztiei sare sozialen bidez.