Gizartea
KORONABIRUSA
Errege egunean kontuan hartu beharreko covid-19aren aurkako neurriak EAEn
I. G. | EITB MEDIA
Gehienez sei lagun elkartu ahalko dira eta konfinamendu perimetralak indarrean jarraituko du.
-
Durango. Irudia: EFE
Hauek dira Eusko Jaurlaritzak asteazken honetarako, urtarrilaren 6rako, Errege egunari begira ezarritako neurri murriztaileak:
Jaiegunez zabaltzeko aukera duten dendak 09:00etatik aurrera irekiko dira. Baimendutako edukierari dagokionez, egungo neurriak mantenduko dira.
Era berean, familia arteko topaketetan gehienez sei pertsona egon ahalko dira, eta EAEko konfinamendu perimetralak indarrean jarraituko du.
Azkenik, etxeratze-agindua 22:00etan aplikatuko da, gainerako egunetan bezala.
Eusko Jaurlaritzak abenduaren 12an jarri zituen indarrean Gabonetarako neurriak, eta urtarrilaren 11n berrikusiko dituzte.
Neurriak
- MASKARA NAHITAEZ ERABILI BEHAR DA TRANTSITUA DUTEN HIRI GUNEETAN, BARRUKO ALDEETAN ETA LANTOKIAN. - Informazio gehiago
- Ostalaritza eta jatetxeak – Terrazak % 100 irekita eta barruko aldea % 75. Mahaian eserita kontsumitu behar da. Gehienez zortziko taldeak barruko aldean eta 12koak kanpoko aldean.
- Terrazetan ez erretzea iradokitzen da.
- ITXIERA ORDUA – 03:00.
- Jarduera sozioekonomikoak – 03:00ak arte.
- Gauekio aisia - 03:00ak arte. Mahaian eserita kontsumitu behar da. Gehienez zortziko taldeak barruko aldean eta 12koak kanpoko aldean. Dantza-pistak maskararekin erabili ahal izango dira soilik.
- Txokoak eta elkarte gastronomikoak – 09:00-03:00 artean irekita. Gehinez % 75.
- Lonjak - Itxita. Berriro irekiko dira 16 eta 29 urte bitarteko adin-tartean txertaketa jarraibide osarekin % 85 gainditzen denean.
- 65 urtetik gorakoek lehentasuna izango dute dendetan.
- % 75eko edukiera dendetan.
- Gorputz eta kirol jarduera – Aire zabalean pertsona kopurua mugatu gabe. 18ko taldeetan entrenatzeko aukera barruko instalazioetan.
- Kale-edana – DEBEKATUTA.
- Ekitaldiak- % 75. 3.000 pertsonatik beherako esparruetan, 1.500 pertsonatik beherako izango da barruko aldean eta 1.800 pertsonatik beherako kanpoko aldean. 3.000 baino gehiagoko esparruetan % 40ko izango da barruko aldean eta % 60koa kanpoko aldean.
- Espazio publikoetan erretzea – 2 metroko gutxieneko tartea.
- Joko-lokalak - 3:00tan itxita. % 75eko edukiera.
- Beilatoki eta ehorzketetan – Mugarik gabe aire zabalean eta % 75 pertsona toki itxietan.
- Merkatu eta azoka txikiak aire zabalean – Postuen % 75.
- Bisitak egoitzetan – Neurri bereziak onartu dira Gabonetako jaietarako.
- Erlijio ekitaldiak – Gehieneko edukieraren % 75.
- Kultur jarduerak – 03:00 baino lehen amaitu.