Gizartea
KORONABIRUSA
Nabarmen jaitsi dira covid-19 kasuak Nafarroan, 66 atzemanda
EIDER JAUREGI OIARTZABAL | EITB MEDIA
Atzo 974 proba egin zituzten (664 PCR eta 310 test antigeno), % 6,8ko positibo tasarekin.
-
Osasun langile bat, PCR frogak egiten. Argazkia: EFE
Nafarroak hiru hildako erregistratu ditu azken orduetan, eta positibo berrien kopurua 66ra jaitsi da, Lan eta Osasun Publikoko Institutuak emandako datuen arabera.
Atzo 974 proba egin zituzten (664 PCR eta 310 test antigeno), % 6,8ko positibo tasarekin.
Atzo 83 eta 77 urteko bi gizon hil ziren, eta aurreko egunetan hildako 101 urteko emakume baten heriotza ere jakinarazi zuten.
Azken datu horiekin, guztira 971 pertsona hil dira Nafarroan, eta 42.740 kutsatu dira.
Halaber, atzo bi ospitaleratze izan ziren, bat ere ez ZIUn.
Guztira, 129 pertsona daude ospitaleratuta (atzo baino bat gutxiago), 21 ZIUn (bat gehiago), 30 etxeko zaintzan (atzo bezala) eta 78 gela arruntetan (bi gutxiago).
Zonaldeka, Iruñean eta bere eskualdean kasu positibo berrien % 55 izan ziren, Tuteran % 12, Lizarran % 5 eta gainerako % 28a Nafarroako beste zonalde batzuetan banatu zen.
EAEko kasuak
Covid-19aren pandemiaren positibo tasak goranzko joerari eutsi dio EAEn, % 7,7ra igo baita, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak igande honetan emandako datuen araber.
Gainera, atzemandako 370 kasuak bezperakoak baino gehiago izan dira (302), baina proba gehiago ere egin dituzte, guztira 4.836.