Gizartea
CORONAVIRUS
Koronabirusaren aldaera berriaren sei kasu atzeman dituzte EAEn
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gotzone Sagaduik zuzentzen duen sailak ostegun honetan adierazi duenez, sei pertsona eta haien hurbileko kontaktuak etxean isolatuta daude.
-
Bilbo. Irudia: EFE
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Britainian atzemandako covid-19aren aldaeraren sei kasu atzeman ditu Euskadin, eta jakinarazi duenez, kutsatutakoek ez dute gaixotasunaren sintoma larririk izan, ezta ospitaleetan arreta medikorik behar izan ere.
Gotzone Sagaduik zuzentzen duen sailak ostegun honetan adierazi duenez, sei pertsona eta haien hurbileko kontaktuak etxean isolatuta daude.
Osasun Sailak gogorarazi duenez, aldaera berria "aurreko aldaerak baino nabarmen kutsakorragoa da", baina ez dago sintoma gehiago edo gaixotasun larriago bat eragin dezakeela adierazten duen daturik.
Sailak prebentzio-neurriak betetzeko beharra azpimarratu du, hala nola distantzia mantentzea, eskuak sarri garbitzea, maskara erabiltzea eta esparru itxiak aireztatzea. Era berean, adierazi du "berebiziko garrantzia" duela koronabirusarekin bateragarriak diren sintomak dituzten pertsonak berehala isolatzea eta osasun-zentrora deitzea.