Gizartea
Koronabirusaren semaforoa
Mutriku eremu berdean sartu da
eitb media
Ez da aldaketa nabarmenik izan. Euskal Autonomia Erkidegoko sei udalerrik eremu gorrian jarraitzen dute.
-
Argazkia: eitb.eus
Gaur-gaurkoz sei udalerri daude eremu gorrian Euskal Autonomia Erkidegoan, covid-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina aztertzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Eremu latzenetik ezin irtenda dabiltza Aretxabaleta, Arrasate, Arrigorriaga, Azpeitia, Beasain eta Ordizia.
Gipuzkoan, Aretxabaletak, Arrasatek, Azpeitiak, Beasainek eta Ordiziak ez dute lortu datuak hobetzea, eta gune kritikoenean jarraituko dute.
Eremu laranjan daude Azkoitia, Bergara, Errenteria, Legazpi eta Oñati, eta Lazao ere sartu da.
Andoain, Astigarraga, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Lezo, Oiartzun, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Villabona eta Zumaia, berriz, gune horian kokatu dira.
Mutrikuk eremu berdean sartzea lortu du, datuak hobetuta.
Bizkaian, Arrigorriagak eremu gorrian jarraitzen du. Lurralde honetan intzidentzia maila gorenean dagoen udalerri bakarra da.
Bigarren mailan daude Bermeo, Lekeitio eta Muskiz.
Abadiño, Abanto-Zierbena, Barakaldo, Basauri, Berango, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Leioa, Mungia, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapagaran, Zalla eta Zornotza eremu horian daude. Gueñes eremu honetan sartu da, datuek txarrera eginda.
Balmaseda eta Gorliz eremu berdean daude.
Arabako datuei dagokienez, Gasteiz dago eremu laranjan.
Agurainek, Amurriok eta Laudiok, berriz, kolore horia dute.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira: