Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

104 kasu berri erregistratu dituzte Nafarroan, % 5,3ko positibo tasarekin

EITB MEDIA | Agentziak

Aurreko egunean baino positibo gutxiago atzeman dituzte, baina aste hasieran baino handiagoa izaten jarraitzen du kopuruak.

  • PCR proba bat.

    PCR proba bat. Artxiboko argazkia: EFE

Azken orduetan 104 covid-19 kasu berri erregistratu ditu Nafarroak, Foru Gobernuak emandako datuen arabera. Aurreko egunean 124 izan ziren.

1.948 PCR proba eta antigeno egin dituzte guztira, eta horien % 5,3k eman du positibo. Beraz, positibotasun tasa ere aurreko egunean baino txikiagoa izan da (% 6,4 izan zen).

Hala ere, astearen hasieran kopuru txikiagoak erregistratu zituen foru erkidegoak: asteartean 70 positibo berri izan ziren (% 3,3ko tasarekin); astelehenean, 79 kasu eta % 4,7ko positibo tasa, eta igandean, 57 kasu, proben % 5,8.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.