Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

124 positibo berri atzeman dituzte Nafarroan, azken asteetako kopururik altuena

A. S. | EITB MEDIA

Positibotasun tasa ere nabarmen igo da; asteazkenean % 6,4koa izan zen eta aurreko egunean % 3,3koa.

  • Osasun langile bat PCR proba egiten.

    Osasun langile bat PCR proba egiten. Artxiboko argazkia: EFE

Nafarroan, positibo berriak 124ra igo dira (bezperan 70 izan ziren), azken asteetako kopururik altuena, Foru Gobernuak emandako datuen arabera. Positibotasun-tasa ere igo egin da, % 6,4koa baita.

Koronabirus kasuek, beraz, nabarmen egin dute gora Nafarroan azken orduetan, 70 kasu zenbatu baitituzte astearte honetan eta 79, berriz, astelehenean.

Atzo covid bidezko bost pertsona gehiago ospitaleratu zituztencovid-aren, horietako bi ZIUn. Gainera, hiru pertsona hil ziren, 73 eta 83 urteko bi gizon eta 82 urteko emakume bat. Guztira, 953 pertsona hil dira Nafarroan.

Asteazken honetan, 1.949 proba egin ziren Nafarroan, (PCR eta antigeno testak), eta positibotasun tasa % 6,4koa izan zen; aurreko egunean, berriz, % 3,3koa izan zen.

Kasu berri horien artean daude Iruñeko Echavacoiz auzoko San Jose zentroan atzemandako 22 kasuak. Kasu horiez gain, Barañain (7 positibo), Iruñeko II. Zabalgunea (6) eta Irurtzun, Beriain eta Iturrama (5) dira eguneko zerrendan lehen postuetan daudenak.

Eskualdeka, Iruñean eta bere eskualdean atzeman dira kasu positibo gehien, % 65, hain zuzen ere; Tuteran, berriz, % 11 eta Lizarran % 8. Gainerako positiboak ( % 16) Nafarroako beste leku batzuetan daude. Positibo berrien batez besteko adina 48 urtekoa da. Kasuen % 58 emakumeak dira eta % 42 gizonak.

Atzo duela bi hilabete ezarritako konfinamendu perimetrala altxatu zen Nafarroan. Atzo hasi eta abenduaren 26ra arte, eta 30etik urtarrilaren 2ra arte, Foru Erkidegotik irten edo sartu ahalko da, betiere Gabonetako otorduak familiarekin egiteko. Hori bai, dokumentu bat eraman beharko dute aldean, bidaia baldintzen araberakoa dela egiaztatzeko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.