Itxi

Gizartea

Koronabirusaren semaforoa

Arabak eta Bizkaiak ez dute udalerri gorririk; Gipuzkoak, aldiz, bost

eitb.eus

Eremu latzenetik irten ezinda dabiltza Aretxabaleta, Arrasate, Azpeitia, Beasain eta Ordizia.

  • EAEko mapa, eitb.eus-ek prestatutako grafiko batean.

    Argazkia: eitb.eus

Gaur-gaurkoz bost udalerri daude eremu gorrian Euskal Autonomia Erkidegoan, covid-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina aztertzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Eremu latzenetik irten ezinda dabiltza Aretxabaleta, Arrasate, Azpeitia, Beasain eta Ordizia.

Gipuzkoan, Aretxabaletak, Arrasatek, Azpeitiak, Beasainek eta Ordiziak ez dute lortu datuak hobetzea, eta gune kritikoenean jarraituko dute.

Eremu laranjan, Astigarraga, Azkoitia, Bergara, Eibar, Oñati, Urretxu, Zarautz eta Zumarraga daude.

Andoain, Deba, Donostia, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Usurbil, Villabona eta Zumaia, berriz, gune horian kokatu dira.

Bizkaian, gaur egun ez dago herrialde bakar bat eremu gorian.

Bigarren mailan daude Arrigoriaga, Barakaldo, Bilbo, Elorrio, Ermua, Muskiz eta Zornotza.

Abadiño, Abanto-Zierbena, Balmaseda, Basauri, Berango, Bermeo, Derio, Durango, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Leioa, Lekeitio, Mungia, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapagaran eta Zalla eremu horian daude.

Gueñesek eremu berdean jarraitzen du.

Arabako datuei dagokienez, Agurainek, Amurriok eta Laudiok gune horian jarraitzen dute. Gasteizek, ordea, kolore laranjari eutsi dio.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira:

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.