Gizartea
GABONETAKO LOTERIA
Hauek dira 2020ko Gabonetako loterian banatuko diren sariak
EITB Media
Kontsultatu aurtengo Gabonetako loteriaren zozketan zer sari banatuko diren, jokatutako euro bakoitzeko eta dezimo bakoitzeko.
-
Gabonetako loteriaren sari baten ospakizuna. Argazkia: EFE
Astebete baino gutxiago geratzen da Gabonetako loteriaren zozketa egiteko. Pandemiak markatuko du datorren asteartean, abenduaren 22an, egingo den zozketa.
Urtero bezala, zozketa sistema tradizionalarekin egingo da, baina aurten ez da ikuslerik izango Madrilgo Errege Antzokian eta San Ildefonsoko umeek sariaren eta zenbakiaren bolak abesten dituztenean bakarrik kendu ahal izango dute maskara.
Zozketak 100.000 zenbakidun 172 serie ditu. Zenbaki bakoitzak 200 euroko prezioa du eta 20 euroko dezimotan banatzen da. Guztira, 3.440 milioi euroko jaulkipena egingo dute eta % 70 sarietara bideratuko da: 2.408 milioi euro.
Sariak
· Lehen saria: 20.000 euro jokatutako euro bakoitzeko (400.000 dezimo bakoitzeko)
· Bigarren saria: 6.250 euro jokatutako euro bakoitzeko (125.000 dezimo bakoitzeko)
· Hirugarren saria: 2.500 euro jokatutako euro bakoitzeko (50.000 euro dezimo bakoitzeko)
· Laugarren saria: 1.000 euro jokatutako euro bakoitzeko (20.000 euro dezimo bakoitzeko)
· Bosgarren saria: 300 euro jokatutako euro bakoitzeko (6.000 euro dezimoko)
· Lehen sariaren hurbilketa: 100 euro jokatutako euro bakoitzeko (2.000 euro dezimo bakoitzeko)
· Bigarren sariaren hurbilketa: 62,50 euro jokatutako euro bakoitzeko (1.250 euro dezimo bakoitzeko)
· Hirugarren sariaren hurbilketa: 48 euro jokatutako euro bakoitzeko (960 euro dezimo bakoitzeko)
· Lehen sariaren azken bi zifrak: 6 euro jokatutako euro bakoitzeko (120 euro dezimo bakoitzeko)
· Bigarren edo hirugarren sariaren azken bi zifrak: 5 euro jokatutako euro bakoitzeko (100 euro dezimo bakoitzeko)
· Sari txikia: 5 euro jokatutako euro bakoitzeko (100 euro dezimo bakoitzeko)
· Lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren sarien ehunekoak (lehen hiru zifrak): 5 euro jokatutako euro bakoitzeko (100 euro dezimo bakoitzeko)
· Lehen sariaren azken zifra (itzulketa): 1 euro jokatutako euro bakoitzeko (20 euro dezimo bakoitzeko)