Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

Hau da Nafarroatik irten ahal izatea justifikatzeko eredua

EITB Media

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak abenduaren 14an sinatutako 29/2020 Foru Dekretuak Nafarroako sarrera-irteerak mugatzen ditu. Ondorioz, egiaztagiria behar da.

  • Kontrola Nafarroako errepide batean

    Kontrola Nafarroako errepide batean. Argazkia: Foruzaingoa

Maria Chivite Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak abenduaren 14an sinatutako 29/2020 Foru Dekretuak Nafarroako sarrera-irteerak mugatzen ditu. Ondorioz, sartzeko edo irteteko egiaztagiria behar da.

Zehazki, 2.2 artikuluak Nafarroatik irtetea edo bertan sartzea mugatzen du.

Edozein kasutan, joan-etorriak justifikatzeko erantzukizunpeko adierazpenaren eredua bete beharko da.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.