Itxi

Gizartea

Delitua

Arabako Aldundiko Mendi Zerbitzuko burua epaitzea erabaki du epaileak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Basozain batek Aldundia salatu zuen 2014 eta 2016 bitartean ehiza isunak kendu edo txikitu zituelako, eta orduantxe abiatu zuten Mendi Zerbitzuko buruaren aurkako auzia.

  • Ehiztari bat bere txakurrarekin, menditik

    Ehiztari bat bere txakurrarekin, menditik. ETBren bideo batetik hartutako irudia

Arabako Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuko burua epaitzea erabaki du Gasteizko Instrukzioko 1. Epaitegiak, dokumentuak faltsutu zituela iritzita. Hain zuzen ere, ehiza isunak kendu edo txikitu izana egotzi diote.

Ohar baten bidez eman du Apadevi elkarteak aipatu epaitegiaren ebazpenaren berri. Hala, epaileak Ministerio Fiskalari eta salaketa zarri zutenei bidali die ebazpena, ahozko epaiketaren hasiera eska dezaten.

Ildo horretan, Apadevi elkarteak Fiskaltza zoriondu du gai honekin lotuta egindako lanagatik, eta salaketa formalizatu egingo duela iragarri du, auzipetuak ehizaren legearen aurka doazen delituak egin zituelako.

Basozain batek ezarritako salaketaren ondotik abiatu zuten auzia. Azken honek Aldundia salatu zuen, 2014 eta 2016 bitartean ehiztari askori isunak kendu edo txikitu zizkiotelakoan.

Fiskaltzari aurkeztutako idatzian azaldu zuenez, mendian baimenik gabe zebiltzan ehiztariei edota debekatutako munizioa edo txakur arriskutsuak zeramatzatenei ezarritako zigorrak ez ziren kasu askotan Aldundira iritsi, eta zenbaitetan "txikituta" heltzen ziren.