Itxi

Gizartea

Koronabirusaren semaforoa

Berriz ere bost udalerri daude gune gorrian EAEn

eitb.eus

Eibar, Arrasate, Ordizia (Gipuzkoa), Ermua eta Arrigorriaga (Bizkaia) gune kritikoan daude. Beasainek, Oñatik eta Villabonak txarrera egin dute, gune horitik laranjara igaro baitira.

  • EAEko mapa, eitb.eus-ek prestatutako grafiko batean.

    Argazkia: eitb.eus

Gaur-gaurkoz bost udalerri daude eremu gorrian Euskal Autonomia Erkidegoan, bezperan baino bat gehiago, covid-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina aztertzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera: Arrasate, Arrigorriaga, Eibar, Ermua eta Ordizia. Izan ere, Ermuko egoera epidemiologikoak txarrera egin du, eta gune gorrira itzuli da.

Gipuzkoan gorriz margotutako herrien argazkia ez da aldatu, Arrasate, Eibar eta Ordizia baitaude kolore horretan.

Gainera, Beasainek, Oñatik eta Villabonak egoera okertu dute, horitik laranjara igaro baitira, Aretxabaleta, Azpeitia, Bergara, Irun, Lasarte-Oria, Pasaia, Mutriku, Donostia eta Usurbil dauden gunera.

Andoain, Astigarraga, Azkoitia, Deba, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Orio, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga gune horian kokatzen dira.

Bizkaiaren kasuan, Ermua gune gorrira itzuli da azken orduetan, Arrigorriagak jarraitzen duen gune bera.

Bigarren mailan daude Abanto Zierbena, Amorebieta-Etxano, Barakaldo, Bilbo, Elorrio, Mungia, Ondarroa eta Trapagaran.

Abadiño Balmaseda, Basauri, Berango, Bermeo, Derio, Durango, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gueñes, Gorliz, Leioa, Lekeitio, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela eta Zalla eremu horian daude.

Arabari dagokionez, Agurainek Amurriok eta Laudiok jarraitzen dute gune horian. Gasteizek, ordea, kolore laranjari eutsi dio.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira:

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.