Gizartea
KORONABIRUSA
Hau da Gabonetan EAEtik irten ahal izatea justifikatzeko eredua
EITB.EUS
Abenduaren 23tik 26ra eta abenduaren 31etik urtarrilaren 1era bitartean Euskal Autonomia Erkidegotik irtetea edo bertan sartzea baimenduta egongo da, baina soilik familia arteko topaketetarako.
-
Ertzaintzaren trafiko-kontrola. Irudia: EFE
Mugikortasunari lotuta, udalerritik ateratzeko debekua altxatu zuten abenduaren 12an, eta egun horretatik aurrera baimenduta dago nor bere lurralde historikoko herri batetik bestera joatea. Halaber, posible da ondoko herrira joatea, beste lurralde historiko batean egon arren.
Horrez gain, abenduaren 23tik 26ra eta abenduaren 31etik urtarrilaren 1ra bitartean Euskal Autonomia Erkidegotik (EAE) irtetea edo bertan sartzea baimenduta egongo da, baina soilik familia arteko topaketetarako.
Nolanahi ere, baimenduta egongo dira urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 6.1 artikuluan aurreikusitako arrazoiren batengatik egiten diren joan-etorriak, behar bezala justifikatuta baldin badaude.
Edozein kasutan, joan-etorriak justifikatzeko erantzukizunpeko adierazpenaren eredua bete beharko da.