Gizartea
INDARKERIA MATXISTA
Asier Nieblaren familiak agerraldia eskatu du Eusko Legebiltzarrean
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hildakoaren senideek legedia aldatzea eskatu dute, Asier Niebla "indarkeria matxistaren biktima" gisa aitortzeko.
-
Concentración por Asier Niebla en Urnieta. Foto: Eneritz Gorrotxategi (Euskadi Irratia)
Duela bi urte hil zuten Asier Nieblaren familiak agerraldia eskatu du Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Justiziaren Batzordean. Donostian hitz egiten ari zen neska baten mutil-lagun ohiak jo ondoren hil zen gaztea.
Hildakoaren senideek indarrean dagoen legedia aldatzea eskatu dute, Asier Niebla "indarkeria matxistaren biktima" izan zela aitortzeko, larunbat honetan ohar batean gogorarazi dutenez.
Urnietako Udalak proposamen bikoitza sinatu zuen azaroaren 19an, udal talde guztien babesarekin, auzokidea indarkeria matxistaren biktimatzat jo ahal izateko.
Horretarako, Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Lege Organikoa eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Euskal Autonomia Erkidegoko Legea aldatzeko ekimen bana sustatzea erabaki zuen udalak, gizonezkoak eta emakumezkoak indarkeria mota horren biktimatzat jo ahal izateko.
Asier Nieblaren hilketaren epaiketa datorren astean hasiko da, Gipuzkoako Auzitegiko Lehen Sekzioan.