Gizartea
Elurra
Gasteizko Udalak elurteetarako planaren larrialdi aurreko fasea aktibatu du
eitb.eus
Suhiltzaileen eta FCCren baliabide propioak erabiliko dituzte fase honetan galtzadak garbitzeko , gaur eta bihar espero den denboralearen eraginez.
-
Elurra egin dezake 1.000 metroan. Argazkia: Artxiboa
Gasteizko Udalak elurteei aurre egiteko Larrialdietarako Plana aktibatu du, larrialdi aurreko fasean.
Hala, suhiltzaileen eta FCCren baliabide propioak erabiliko dituzte fase honetan, errepide eta galtzadak garbitzeko.
Euskalmeten arabera, gaur, ostirala, elurra egin dezake 1.000 metroan , eta, goizaldean, 700 edo 800 metrora jaitsi daiteke elur-maila, eta 600 metrora ere irits liteke. Arratsaldean eta gauean, 500-600 metro inguruan ibiliko da.
Prezipitazioak arinak edo moderatuak izango dira goizaldean, baina goizean ez da prezipitazio askorik espero.