Itxi

Gizartea

Koronabirusa

Pandemia osteko susperraldian erabakimena izatea eskatu dio Euskadik EBri

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Jaurlaritzak ez ezik, Europako beste 23 administraziok ere "esfortzu bateratuen" alde egin dute "erabakiak hartzeko orduan eskualdeen papera indartu dadin".

  • Europako Parlamentua

    Europako Parlamentua. EFEren artxiboko argazkia

Euskadik gutun bat bidali die Europako agintari nagusiei covid-19aren pandemia osteko susperraldian erabakimena izan nahi duelako. Europako beste 23 administraziok ere, Jaurlaritzaren bide bera hartu dute.

Hain zuzen ere, Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidenteari, Cahrles Michel Kontseiluko presidenteari, David Sassoli Parlamentuko buruari eta Alemaniako, Portugalgo eta Esloveniako lehen ministroei igorri diete gutuna.

Gainera, estatukide den gobernu bakoitzeko presidenteak ere jaso du; besteak beste, Pedro Sanchezek.

Horren bidez, "esfortzu bateratuen" alde egin dute guztiek, "erabakiak hartzeko orduan eskualdeen papera indartu dadin".

Hala, agintari horiei galdegin diete susperraldiarekin lotuta Europar Batasunak egingo dituen eztabaidetan egotea, "Susperraldi eta Erresilientzia egitasmoan eta tokian tokiko planen diseinuan parte hartu ahal izateko".

Eusko Jaurlaritzak ez ezik, Kataluniako, Balearretako eta Valentziako gobernuek ere sinatu dute gutuna, baita Bavariak, Flandesek, Laziok, Austria Behereak, Akitania Berriak, Hegoaldeko Tirolek eta Valoniak ere.