Gizartea
Koronabirusaren semaforoa
Arrigorriagak eta Zallak iskin egin diote eremu gorriari, Usurbilen kontrara
eitb.eus
Bizkaiak bi udalerri soilik ditu eremurik latzenean: Ermua eta Ondarroa. Gipuzkoan, berriz, 14 herri daude gorritik laranjara doan langa igaro ezinda.
-
Argazkia: eitb.eus
Gaur gaurkoz 16 udalerri daude eremu gorrian Euskal Autonomia Erkidegoan, COVID-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina aztertzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera.
Gipuzkoa da oraindik ere gehien kaltetutako lurraldea, 14 udalerri baitaude gorriz, atzo baino bat gehiago: Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Irun, Lezo, Ordizia Orio, Pasaia eta Usurbil.
Maila laranjan daude Astigarraga, Azpeitia, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Lazkao, Lezo, Mutriku, Oñati, Tolosa, Villabona, Zarautz eta Zumarraga.
Hondarribiak, Legazpik, Oiartzunek Urnietak, Urretxuk eta Zumaiak kolore horiari eutsi diote, eta Beasain batu zaie azken orduetan.
Bizkaian, bi herri daude eremu gorrian: Ermua eta Ondarroa.
Laranjan, berriz, ondorengo hauek: Abanto, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Bilbo, Balmaseda, Elorrio, Getxo, Gueñes, Mungia, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapaga eta Zalla.
Eremu horian udalerri hauek daude: Abadiño, Berango, Bermeo, Derio, Durango, Erandio, Etxebarri, Galdako, Gernika, Gorliz, Leioa, Lekeitio, Muskiz, Ortuella, Portugalete eta Zornotza.
Arabari dagokionez, Amurrio eta Laudio horian daude. Agurainek eta Gasteizek kolore laranjari eutsi diote azken orduetan.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira: