Gizartea
Kordoba
Kordobako Probintzia Auzitegiak Jose Breton espetxeratzea berretsi du
Erredakzioa
Kordobako Auzitegiak herrian duela hilabete desagertutako bi umeen aitaren abokatuaren helegitea errefusatu du.
-
Jose Breton, Kordoban desagertutako bi haurren aita. Argazkia: EFE
Kordobako Probintzia Auzitegiak Jose Breton duela hilabete herrian desagertutako bi haurren aitaren abokatuak jarritako helegitea errefusatu du. Jose Breton urriaren 21etik kartzelan sartuta dago, adingabeak desagertzea leporatuta. Bretonek 24 orduz zaintzapean jarraitzen du, bere buruaz beste egitea ekiditeko.
Bretonen abokatuak duela egun batzuk emandako prentsaurrekoan adierazi zuenez, helegitea onartu ezean, kartzelatik irteteko eskaera errepikatuko zuen, "berriren bat egonda", behin-behineko askatasuna eta fidantzarik gabekoa emateko haurren aitari.