Gizartea
Koronabirusaren semaforoa
EAEko 17 udalerrik ez dute lortu oraindik eremu gorritik irtetea
eitb.eus
Gipuzkoak du egoera larriena. Han 13 udalerri daude eremu laranjara igaro ezinda. Bizkaian, berriz, 4 dira 500 kutsatzetik gora dituzten herriak. Araban, eremu laranja eta horia gailen.
-
Argazkia: eitb.eus
Gaur gaurkoz 17 udalerri daude eremu gorrian Euskal Autonomia Erkidegoan, COVID-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina aztertzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera.
Gipuzkoan hobera egin du egoerak, gehien kaltetutako lurraldea bada ere, 13 udalerri baitaude gorriz: Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Irun, Lezo, Ordizia Orio eta Pasaia.
Maila laranjan daude Astigarraga, Azpeitia, Beasain, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Lazkao, Lezo, Mutriku, Oñati, Tolosa, Usurbil, Villabona, Zarautz eta Zumarraga.
Legazpik, Urnietak, Urretxuk, Hondarribiak, Oiartzunek eta Zumaiak kolore horri eutsi diote.
Bizkaian, lau herri daude eremu gorrian: Arrigorriaga, Ermua, Ondarroa, eta Zalla.
Laranjan, berriz, ondorengo hauek: Barakaldo, Basauri, Bilbo, Balmaseda, Lekeitio, Mungia, Santurtzi, Sestao eta Sopela.
Eremu horian 16 udalerri daude: Abadiño, Abanto, Berango, Bermeo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Etxebarri, Galdako, Gernika, Gorliz, Leioa, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Trapaga, Zornotza.
Arabari dagokionez, Amurrio eta Laudio horian daude. Agurainek eta Gasteizek kolore laranjari eutsi diote azken orduetan.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira: