Itxi

Gizartea

Koronabirusaren semaforoa

21 udalerrik euren egoera epidemiologikoa hobetu dute

eitb.eus

Gipuzkoan, zazpi herrik gorritik laranjara igaro dira azken orduetan, eta Bilbo ere gune laranjan dago orain. Laudio "udalerri hori" izatera pasatu da.

  • EAEko mapa, eitb.eus-ek prestatutako grafiko batean.

    Argazkia: eitb.eus

Gaur gaurkoz 18 udalerri daude eremu gorrian Euskal Autonomia Erkidegoan, COVID-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina aztertzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Gipuzkoako zazpi herri gorritik laranjara igaro dira azken orduetan, eta Bizkaian, Bilbo egoera kritikoenetik kanpo dago.

Gipuzkoan hobera egin du egoerak, gehien kaltetutako lurraldea bada ere, 15 udalerri baitaude gorriz: Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Irun, Lazkao, Lezo, Ordizia, Orio, Tolosa.

Maila laranjan daude Astigarraga, Beasain, Hernani, Lasarte-Oria, Lazkao, Lezo, Mutriku, Oñati, Pasaia, Usurbil, Villabona, Zarautz eta Zumarraga.

Urretxuk, Hondarribiak eta Oiartzunek eremu horira egin dute jauzi. Legazpik, Urnietak eta Zumaiak kolore horri eutsi diote.

Bizkaian, hiru herri bakarrik daude eremu gorrian: Ermua, Ondarroa, eta Zalla.

Izan ere, honakoek lortu dute laranjara igarotzea: Bilbo, Barakaldo, Etxebarri eta Sopelak. Honakoek eremu horretan jarraitzea lortu dute: Arrigorriaga, Basauri, Balmaseda, Galdakao, Gernika, Leioa, Lekeitio, Mungia, Santurtzi eta Sestao.

Eremu horian 16 udalerri daude: Abadiño, Abanto, Berango, Bermeo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Etxebarri, Galdako, Gorliz, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Trapaga, Zornotza.

Arabari dagokionez, Amurrio eta Laudio horian daude. Agurainek eta Gasteizek kolore laranjari eutsi diote azken orduetan.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira:

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.