Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

Lehen txertoak 10 egunean iritsiko dira Ingalaterrara, 'The Guardian'en arabera

EITB.EUS

Erresuma Batuko osasun sistema nazionalak (NHS) ospitaleei jakinarazi dienez, Pfizerren txertoaren lehen dosiak abenduaren 7tik aurrera has daitezke heltzen.

  • Una persona recibe una vacuna.

    Una persona recibe una vacuna. Foto: EFE

The Guardian egunkari britainiarrak azken orduetan argitaratu duenez, osasun sistema nazionaleko (NHS) ospitaleek jakinarazpen bat jaso dute koronabirusaren aurkako txertoaren lehen dosiak 10 egunean irits daitezkeela eta, "prest egoteko" eskatuz.

Informazio horren arabera, Ingalaterrako ospitaleek (Erresuma Batua osatzen duten herrialdeetako bat) Pfizer/BioNTech enpresak sortutako txertoaren lehen dosiak abenduaren 7an (astelehena) jaso ahal izango lituzkete, egun batzuk lehenago arauzko onarpena emanda, eta abenduaren 8an eta 9an gehiago jasoko lituzkete.

Txertaketa eta Immunizazio Batzorde Bateratuak txertaketarako lehentasuna eman die zentro itxietan bizi diren adineko pertsonei eta haien zaintzaileei, osasun-langileei, eta 80 urtetik gorakoei.

Hala ere, hasiera batean, NHSko langileei soilik jarriko zaie txertoa, banaketa oso konplexua baita: "Pfizerren txertoa jasoko dugu (-70-80tik behera mantendu behar da); beraz, behin jasota, ezin da berriro mugitu, eta 5 egunez bakarrik erabili behar dugu, hori baita bere bizitza erabilgarri osoa", azaldu dio ospitale bateko exekutibo batek egunkari britainiarrari.