Itxi

Gizartea

Koronabirusaren semaforoa

Kutsatzeek behera egin dute EAEn: 38 udalerri gorri, 26 laranja eta 7 hori

eitb.eus

Abadiñon, Amurrion, Derion, Bermeon, Elorrion, Trapagan eta Zumaian nabarmen egin du hobera egoerak. Herri horiek guztiak eremu horian daude.

  • EAEko mapa, eitb.eus-ek prestatutako grafiko batean.

    Argazkia: eitb.eus

Astelehen honetan 38 udalerri daude eremu gorrian Euskal Autonomia Erkidegoan, COVID-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina aztertzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Abadiñon, Amurrion, Derion, Bermeon, Elorrion, Trapagan eta Zumaian nabarmen egin du hobera egoerak. Herri horiek guztiak eremu horian daude.

Gipuzkoan dago egoera larrien, 27 udalerri baitaude gorriz: Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Lazkao, Lezo, Mutriku, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urretxu, Villabona eta Zumarraga.

Halere, egoerak hobera egin du lurralde horretan azken orduetan. Maila laranjan daude Hondarribia, Legazpi, Oiartzun, Urnieta, Usurbil eta Zarautz.

Zumaiak eremu horira egin du jauzi.

Bizkaian, 11 herri daude eremu gorrian: Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Bilbo, Ermua, Etxebarri, Getxo, Gueñes, Leioa, Ondarroa, Sopela eta Zalla.

Laranjaz margotuta daude, berriz, honakoak: Abanto, Balmaseda, Berango, Durango, Erandio, Galdakao, Gernika, Gorliz, Leioa, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao eta Zornotza.

Eremu horian bost udalerri daude: Abadiño, Bermeo, Derio, Elorrio eta Trapaga.

Arabari dagokionez, Amurrion egoerak hobera egin du, eta, beraz, eremu laranjatik ateratzea lortu du. Agurainek, Gasteizek eta Laudiok kolore horri eutsi diote azken orduetan.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira:

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.