Gizartea
Koronabirusaren semaforoa
Bederatzi udalerrik lortu dute gorritik laranjara jaistea Euskadin
eitb.eus
Gasteiz da horietako bat. Dena dela, oraindik 40 herri daude egoera kritikoenean.
-
Argazkia: eitb.eus
Astelehen honetan 40 udalerri daude eremu gorrian Euskal Autonomia Erkidegoan, COVID-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina aztertzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Arabako lurraldea eremu gorritik irten eta laranjan sartu da, Amurrion kutsatzeen gora egin badute ere.
Gipuzkoan dago egoera larrien, 27 udalerri baitaude gorriz: Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Lazkao, Lezo, Mutriku, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urretxu, Villabona eta Zumarraga.
Halere, egoerak hobera egin du lurralde horretan azken orduetan, eta Oiartzunek eta Legazpik laranjara igarotzea lortu dute. Maila horretan daude Hondarribia, Usurbil eta Zarautz eta Zumaia.
Bezperan bezala, Urnietak eremu horian jarraitzen du.
Bizkaian, 13 herri daude eremu gorrian: Barakaldo, Basauri, Bilbo, Ermua, Etxebarri, Getxo, Gueñes, Leioa, Ondarroa, Santurtzi, Sestao, Sopela eta Zalla.
Laranjaz margotuta daude, berriz, honakoak: Abadiño, Abanto, Arrigorriaga, Balmaseda, Berango, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Galdakao, Gernika, Gorliz, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Trapaga eta Zornotza.
Eremu horian bi udalerri bakarrik daude: Bermeo eta Elorrio.
Arabari dagokionez, Gasteizen egoerak hobera egin du, eta, beraz, eremu gorritik ateratzea lortu du. Agurainek, Amurriok eta Laudiok kolore laranjari eutsi diote azken orduetan.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira: