Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak dio inzidentzia "oso azkar" ari dela jaisten, baina helburutik urrun

Azken 5 egunetan inzidentzia egun bakoitzean 25 puntu jaitsi dela, 668 arte, azpimarratu du Garitanok, baina transmisioa oraindik "oso altua" dela.
Gente paseando en Durango. Foto: Efe

Ignacio Garitano Osakidetzaren eta Osasun Sailaren Zaintza eta Kontrol Programako koordinatzaileak adierazi du "oso azkar" ari dela jaisten inzidentzia tasa EAEn; azken 5 egunetan, egun bakoitzeko, 25 puntu jaitsi dela, 100.000 biztanleko 668 kasura arte.

Hala ere, "transmisioa oso altua" dela eta "helburuetatik urrun" daudenez, oraindik "prebentzio neurriei eutsi" behar zaiela azpimarratu du.

Ospitaleetako egoerak ere hobera egin omen du, izan ere, duela bi aste egunero batez beste 71 pertsona ospitaleratzen zituzten COVID-19agatik, eta orain 49koa da kopuru hori. ZIUen egoera, baina, "kezkagarria" omen da, 141 gaixorekin, oheen % 44 koronabirus gaixoek baitituzte.

Garitanok berretsi du egoera duela aste batzuk baino hobea dela, eta "ikusiko" dela zer gertatzen den datozen egunetan.

Lurraldeka, aipatu du "normala" dela kasu gehien izan dituztenetan, Bizkaian eta Gipuzkoan, beherakada nabarmenagoa izatea Araban baino, gorakadaren pareko beherakada izan ohi delako.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bonba-mehatxu batengatik, Bilbon lur hartu behar zuen hegazkin batek larrialdiko lurreratzea egin behar izan du Lisboan

Bi bidaiari atxilotu dituzte galdekatzeko, mehatxuaren berri ematerakoan nolabaiteko erantzukizuna izan dezaketen susmoa izan baitu Poliziak. Hegazkina eta ekipajeak "zorrotz" miatu ondoren, agintariek baieztatu dute ez dagoela lehergailurik. Arratsaldea osoa bertan pasa ostean, azkenean, Euskal Herrian 21:00ak zirenean abiatu da hegazkina Lisboatik Bilborantz. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Carla Emazabel Amunarrizek izan du aurten kutxa eramateko ohorea eta amets bikoitza bete du: berea eta aitonarena

Duela 30 urte, Carlaren aitonak ez zekien bilobarik  izango zuenik ere, baina zilarrezko ezteietan Sevillara joan zenean, erakusleiho batean mantoia ikusi, erosi eta gordeta izan du ordutik. Inork ez zekien zeukanik, eta gaur Carlak ohore handiz jantzi du. Hura soinean, 40 buelta eman dizkio 20 kiloko kutxari, bere aitak itsasoan daramatzan urteak hainbeste. 

Gehiago kargatu