Itxi

Gizartea

Koronabirusaren semaforoa

49 "udalerri gorri" ditu EAEk, ostiralean baino zortzi gutxiago

eitb.eus

Arabako lurraldea eremu gorritik irten eta laranjan sartu da, Amurrion kutsatzeen gora egin badute ere.

  • EAEko mapa, eitb.eus-ek prestatutako grafiko batean.

    Argazkia: eitb.eus

Astelehen honetan 49 udalerri daude eremu gorrian Euskal Autonomia Erkidegoan, COVID-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina aztertzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Arabako lurraldea eremu gorritik irten eta laranjan sartu da, Amurrion kutsatzeen gora egin badute ere.

Gipuzkoan dago egoera larrien, 29 udalerri baitaude gorriz: Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urretxu, Villabona eta Zumarraga.

Halere, egoerak hobera egin du lurralde horretan azken orduetan, eta Hondarribiak, Usurbilek eta Zumaiak ez ezik, Zarautzek ere eremu gorritik laranjara salto egitea lortu du.

Gainera, Urnieta gune horian kokatu da.

Bizkaian, 19 herri daude eremu gorrian: Arrigorriaga, Berango, Bilbo, Barakaldo, Berango, Erandio, Ermua, Etxebarri, Getxo, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Mungia, Ondarroa, Ortuella, Santurtzi, Sestao, Sopela eta Zalla.

Laranjaz margotuta daude, berriz, honakoak: Abadiño, Abanto, Arrigorriaga, Balmaseda, Derio, Durango, Elorrio, Galdakao, Gernika, Gorliz, Muskiz, Portugalete, Trapaga eta Zornotza.

Eremu horian ere badira bi udalerri: Bermeo eta Elorrio.

Arabari dagokionez, Gasteizen egoerak ez du hobera egin, eta, beraz, ez du eremu gorritik irtetea lortu; bai, aldiz, Agurainek. Laudiok kolore laranjari eutsi dio, eta Amurrio batu zaio azken orduetan.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira:

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.