Neurriak malgutu dituzte Katalunian eta tabernak eta jatetxeek ireki ahal izango dute
Katalunian koronabirusari aurre egiteko ezarritako neurri murriztaileak arintzen hasi dira eta gaurtik aurrera tabernak eta jatetxeek ateak ireki ahal izango dituzte, 06:00etatik 21:30era, edukiera mugarekin bada ere: terrazan, % 100 eta barruan, % 30. Gainera, kultur jarduerak ere egin ahal izango dira, % 50eko edukierarekin.
Kataluniako Aldizkari Ofizialak (DOGC) asteburuan argitaratu du deseskalatze plana deiturikoa, azken egunetan COVID-19ak eragindako kutsatzeek behera egin ostean.
Lehen fasean, etxeratze agindua oraindik ere indarrean egongo da 22:00etatik 06:00etara bitartean. Horrez gain, ezin izango da udalerritik irten asteburuetan, ezta kultur ekitaldietara joateko ere.
Urriaren 16tik itxita egon den ostalaritza sektoreak berriro ere ateak zabalduko ditu, eta kultura jarduerei ere ekingo diete berriro, % 50eko edukierarekin eta gehienez ere 500 pertsonarekin. Liburutegiek eta museoek ere edukiera muga hori bete beharko dute.
Hasiera batean kontrakoa esan bazuten ere, kontzertu aretoek berriro ireki ahal izango dute, ez ordea, gaueko tabernek.
Fecasarm Kataluniako ostalaritza elkarteak sektorearen irekiera goraipatu du, baina etxeratze agindua asteburuetan 01:00etara eta Gabon Zaharrean 02:00etara atzeratzea eskatu du. Horrez gain, diskotekak eta dantzalekuak zabaltzea aldarrikatu dute.
Bestalde, ostiraletan eta asteburuetan itxiera perimetralari eutsiko dio Kataluniak. Gainera, ezingo dira sei pertsona baino gehiago elkartu, bizikideak ez baldin badira behintzat.
Neurri berri horiek 14 eguneko iraupena izango dute. Halaber, litekeena da murrizketen malgutzea asimetrikoa izatea, osasun eremu bakoitzaren eboluzioaren arabera.
Albiste gehiago gizartea
Txirrindulari bat hil da Mendiben izandako istripu batean
29 urteko txirrindularia 60 metroko amildegi batetik erori da Burdinkurutzetako mendatearen jaitsieran.
Bost urtetik gorako espetxe zigorra ezarri diote gizon bati Gipuzkoan, bikotekideari sexu-abusuak egiteagatik
Fiskaltzak 16 urte baino gehiagoko zigorrak eskatu zituen baina, epaiaren arabera, biktimak ez zuen "behar bezala egiaztatu" sexu-harremanekin jarraitzeko baimena ukatu izana.
Donostiako Ondarretako hondartzako harriak kenduko dituzte astelehen eta astearte gauean
Harriak garbitu ondoren, hondarra hondartzara eramango dute. Kalkuluen arabera, 14.600 metro kubiko harri inguru daude hondartzan, eta horietatik 10.000 metro kubiko inguru kendu dira.
Baliteke Euskadin banatutako Fontaneda markako galleta-sorta batek metal partikulak izatea
Enpresak alertaren berri eman die agintariei, dendetatik lehenbailehen kendu ditzaten. Elikagaien segurtasunerako agentziak azken egunetan erositako Pim's motako galletak ez jateko gomendatu du.
Palestinara laguntza helarazteko ontzidiari babesa emateko ekintzak antolatu dituzte Euskadin eta Nafarroan
Helburua itsas korridore bat irekitzen saiatzea da, ahal den laguntza humanitario guztia sartu ahal izateko eta Gazan dauden eta herrialdea uzteko beharra duten pertsona guztiak atera ahal izateko. Lau euskal herritar joango dira Bartzelonatik abuztuaren 31n aterako diren ontzi horietan.
Gizon bat birritan atxilotu dute astebetean, zazpi ibilgailu erre dituelakoan, Getxon
Beharrezko polizia-eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute. Poltsikoan hiru metxero zeramatzala harrapatu zuten.
Familien Legeak urte eta erdi darama Kongresuan, ez aurrera ez atzera
2024ko otsailean onartu zuen Ministroen Kontseiluak familia mota desberdinak legez berdindu eta gizarte-babesa hobetzeko legea. Ordutik, zuzenketak aurkezteko 50 luzapen baino gehiago onartu dira. Momentuz ez da jarri lehen eztabaida egiteko datarik.
Egoera hobetu da, baina 15 sute aktibo daude oraindik, eta su gehiago pizteko arriskua handia da
Egoerak geldiro-geldiro egin du hobera. Izan ere, Espainiako zenbait probintziatan suteak oraindik itzali gabe daude, horietako batzuk dagoeneko kontrolatutzat jo dituzten arren.
Gaztela eta Leonen baso-suteen aurkako hirugarren astea dute
Sei sutek larritasun maila gorenean jarraitzen dute, eta bi igande honetan bertan piztu dira. Azken egunetako bilakaera positiboari esker kontrolpean hartu dituzte beste sei. Hala ere, tenperaturen igoerak, hezetasunaren murrizketarekin eta haizearekin batera, egoera zailtzen du berriro.
Gaztela eta Leoneko suteak larritasun-maila gorenekoak dira, bilakaera positiboa izan arren
Baso-sute kezkagarrienen artean, bost Leonen dira. Asturiasen, aldiz, egonkortu dituzte hiru sute handienak.