Gizartea
Bizkaia
Hilda topatu dute Muskizen desagertu zen 72 urteko arrantzalea
Agentziak | Erredakzioa
Gizona arrantza egitera atera zen igande goizean, Cobaron inguruko gune harritsu batera, eta iluntzean ez zen etxera itzuli.
Erreskate taldeek hilda topatu dute gaur Muskizen (Bizkaia), Cobaron inguruan, desagertutako 72 urteko gizonezkoa.
Gizona arrantza egitera joan zen igande goizean eta gauean etxera itzultzen ez zela ikusita, SOS Deiak zerbitzura deitu zuten haren gertukoek.
Eguna argitzearekin batera hasi dituzte bilaketa lanak Ertzaintzak, Itsas Salbamenduak eta suhiltzaile talde batek. Helikoptero bat ere bilaketa lanetara batu da. 10:00ak aldera hilotz topatu dute.