Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

MOEk eskolak zabalik mantentzearen alde egin du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Halaber, herritarren % 90ek baino gehiagok maskara erabiliko balu, ez litzateke konfinamendurik egin beharko, horren arabera.

  • Ikasleek klasera sartu ahal izateko ilara egiten dute.

    Ikasleek klasera sartu ahal izateko ilara egiten dute. Argazkia: EFE

Mundu Osasun Erakundeak (MOE) pandemiak iraun bitartean eskolak zabalik mantentzeko beharra azpimarratu du, eta babes neurriak areagotuz gero konfinamenduak ekidin daitezkeela uste du.

MOEren Europarako zuzendari Hans Klugek nabarmendu duenez, haurrak eta nerabeak ez dira kutsatzeen bultzatzaile nagusiak, eta eskolak ixtea ez da eraginkorra. "Gure seme-alaben hezkuntza bermatu behar dugu", erantsi du.

Klugeren esanetan, konfinamenduak "baliabideen galera" dira, eta bigarren mailako ondorio asko eragiten dituzte; kalteak osasun mentalean eta genero indarkeria areagotzea, besteak beste. Gainera, horren arabera, konfinamenduak ez lirateke beharrezkoak izango herritarren % 90ek baino gehiagok maskara erabiliko balute.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.