Gizartea
KORONABIRUSA
Nafarroako Parlamentuak zuhurtzia eskatu du murrizketak bertan behera uzteko orduan
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Maria Chivitek aurreratu duenez, azaroaren 29an, San Saturnino egunean, hasiko diren jai-zubien garaian, Foru Erkidegoak itxita jarraituko du.
-
Herritarrak Iruñeko kaleetan zehar. EiTBren bideo batetik hartutako irudia.
Talde parlamentarioek, Navarra Suma salbu, zuhurtzia eskatu diote astelehen honetan Foru Gobernuari, pandemia geldiarazteko erkidegoan ezarritako murrizketak bertan behera uzteko orduan.
Mahaiaren eta Bozeramaileen Batzordearen bilera amaituta, talde guztiek positiboki baloratu dute azken egunetan kutsatutakoen kopuruak izan duen bilakaera, beherakada etengabea izan baita. Astelehen honetan, esaterako, beheranzko joerak jarraitu du eta positibo berriak 150etik behera daude.
Hala ere, PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Ahal Duguren eta I-Eren iritziz, datu hori ez da nahikoa COVID-19aren positiboak murriztea ahalbidetu duten murrizketak bertan behera uzteko.
Nafarroak itxita jarraituko du ondorengo jai egunetan
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak aurreratu duenez, azaroaren 29an, Iruñeko San Saturnino egunean, hasiko diren jai-zubien garaian, Foru Erkidegoa itxita egongo da, abenduaren 3a, Nafarroaren Eguna eta abenduaren 6ko eta 8ko jaiegunak barne.
"Ezin dugu fidatu, ezingo genuke orain datorren zubi luze horretan murrizketak bertan behera utzi; izan ere, gero Gabonetara kutsatu kopuru handiagoarekin iritsiko ginateke eta Gabonen ostean igoera nabarmena izan litzateke. Ez dugu halakorik berriz gertatzea nahi", adierazi du Chivitek RNErekin egindako elkarrizketa batean.
"Gutxinaka nahi dugu eskua luzatu, atzerapausorik eman behar ez izateko", esan du Foru erkidegoko presindeteak. "Lehen olatuaren deseskalatzea azkarregi egin zela konturatu ginen geri, eta horregatik, bigarren olatuaren deseskalatzea modu zuhurragoan ekingo diogu, atzerapausorik eman behar ez izateko. Egoera honetan gauzak azkar egiteak ez du zentzurik, beraz, zuhurtzia eta pazientzia behar dira normaltasunera itzultzeko ", esan du.
Persona asko bilduko dituen afaririk ez da izango Gabonetan
Gabon ospakizunak nolakoak izango diren galdetuta, Maria Chivitek esan duenez, "Gabonetara zein daturekin iristen garen ikusi behar dugu, egia da gure asmoa epe ertainean eskua zabaltzea dela, baina noski, ez dugu pertsona askorekin bazkari edo afaririk egingo". "Baliteke familia osoarekin iltzea ezinezkoa izatea, baina aukerak ireki nahi dutugu elkarrekin bizi ez direnekin zerikusia duen guztian", azaldu du.
Indarrean dagoen arauak ez du onartzen elkarrekin bizi ez diren pertsonak etxe berean egotea, eta, "hori gainditzen saiatuko gara, pertsona gehiago egon daitezen, edo, agian, bi familia-talde, baina 30 pertsonako afari horiek ez dira posible izango".