Gizartea
KORONABIRUSA
Ollo kontseilaria ZIUn, koronabirusak eragindako pneumoniak okerrera egin ondoren
EITB.EUS
Ostegunean jakinarazi zuen kontseilariak berak ospitaleratu egin zutela, COVID-19ak eragindako aldebiko pneumonia batengatik.
-
Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako kontseilaria, artxiboko irudi batean.
Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako kontseilaria Nafarroako Ospitaleko Zainketa Intentsiboen Unitatean dago larunbat goizaldetik, COVID-19ak eragindako aldebiko pneumoniak okerrera egin ondoren.
Ostegunean jakinarazi zuen kontseilariak berak, sare sozialen bidez, ospitaleratu egin zutela, COVID-19ak eragindako pneumonia batengatik.
Ondorengo mezua idatzi zuen Facebooken: "Egun on, Nafarroako Ospitale Gunean ingresatuta nago, COVID-19arekin. Etxean egun batzuk eman ondoren zomorroa gainditu nahian, azkenean ospitaleratu egin naute. Esku onenetan nago, irribarrea ahotik kendu gabe zaintzen zaituzten profesionalekin, bakarra bazina bezala. Beraz, orain gainditu egin behar dut. Zaindu denok. Hau zailtzen denean, benetan baita zaila".