Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

Ana Ollo ospitaleratu dute aldebiko pneumonia batengatik, COVID-19aren ondorioz

EITB.EUS

"Egun batzuk etxean eman eta gero, ospitaleratu egin naute", baieztatu du Nafarroako kontseilariak.

  • Ana Ollo, Herritarrekiko Harremanetarako kontseilaria

    Ana Ollo, Herritarrekiko Harremanetarako kontseilaria. ETBren bideo batetik lortutako argazkia.

Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako kontseilaria Nafarroako Ospitale Gunean dago, COVID-19aren ondorioz bi aldeko pneumonia duelako.

"Nafarroako ospitalean ingresatuta nago, COVID-19ak eragindako pneumonia dela eta", baieztatu du Ollok sare sozialen bidez. "Egun batzuk etxean eman eta gero, ospitaleratu egin naute", gaineratu du.

Ollok ospitaleko langile guztien lana eskertu du: "esku onenetan nago, irribarrea ahoan dutela artatzen nauten profesionalekin. Bakarra bazina bezala sentitzen zara".

Geroa Baiko kontseilariak bere burua zaintzeko deia egin die bere jarraitzaileei, "hau zailtzen denean oso zaila delako".

Horrela idatzi du Facebooken: "Egun on, Nafarroako Ospitale Gunean ingresatuta nago, COVID-19arekin. Etxean egun batzuk eman ondoren zomorroa gainditu nahian, azkenean ospitaleratu egin naute. Esku onenetan nago, irribarrea ahoan dutela zaintzen zaituzten profesional hauekin, bakarra bazina bezala. Beraz, orain gainditu behar dut. Zaindu denok. Hau zailtzen denean, benetan oso zaila da".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.