Gizartea
INDARKERIA MATXISTA
Emakume batek sexu erasoa salatu du Bilbon
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertaturikoa argitzeko, baina oraingoz ez du inor atxilotu.
Emakume batek sexu erasoa salatu du Bilbon eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertaturikoa argitzeko. Erasoa urriaren 25ean gertatu zen Txurdinaga auzoan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak ez du inor atxilotu salaketa horrekin lotuta.
Bestalde, sexu erasoa jasan duela salatu du beste emakume batek Errekalden. Salaketaren arabera, erasoa azaroaren 7an gertatu zen. Hala ere, ikertzaileen arabera ez dago delitu "zantzurik".