Gizartea
Koronabirusa
Maskaren BEZa % 21etik % 4ra jaitsiko du Espainiako Gobernuak
Agentziak | Erredakzioa
Asteartean onartuko dute dekretua. Ogasun ministroak ohartarazi duenez, "erne" ibiliko dira jaitsiera horrek "azken kontsumitzaileari kobratzen zaion prezioan" eragiten ote dion.
Erabiltzeko eta botatzeko diren maskarei ezartzen zaien balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa) % 21etik % 4ra jaistea onartuko du datorren astean Espainiako Gobernuaren Ministro Kontseiluak.
Hala iragarri du gaur Kongresuan Maria Jesus Montero Ogasun ministro eta bozeramaileak. Azaldu duenez, Europako Batzordeak Espainiari jakinarazi dio ez duela arau-hauste prozedurarik abiatuko, eta, hortaz, trabarik gabe hartu ahalko dutela neurria.
Ohartarazpena egin du, gainera, Montero ministroak: Sanchezen gobernua "erne" ibiliko dela azpimarratu du, jaitsiera horrek "azken kontsumitzaileari kobratzen zaion prezioan eta ez enpresen irabaziak handiagotzean" eragina duela aztertzerakoan.
Horrez gain, ministroak argitu du ostegun honetan musukoen publikoarentzako salmenta-prezioa jaisteko prozedurak hasiko dituela.