Gizartea
Koronabirusa
Ikastaro batean zeuden 55 ertzainetako 25ek positibo eman dute COVID-19an
agentziak | erredakzioa
Alarma ostegunean piztu zen, ikastaroan parte hartzen ari zirenetako batzuk gaizki sentitzen ari zirenean. Positibo kopuruak gora egin dezake batzuk emaitzaren zain daudelako.
-
Ertzaina, kontrol batean. Argazkia: Efe
Prestakuntza ikastaro batean parte hartzen ari ziren Ertzaintzaren Brigada Mugikorreko 55 kideen ia erdiek, 25ek, positibo eman dute COVID-19an, eta gainerakoak isolatuta daude etxean, emaitzaren zain.
Alarma ostegunean piztu zen, ikastaroan parte hartzen ari zirenetako batzuk gaizki sentitzen ari zirenean. Segurtasun Sailak 55 ertzainak etxera bidaltzea erabaki zuen, eta probak egitea guztiei.
Ostiralean hasi ziren probak egiten, eta asteburu osoan egin ostean, oraingoz 25 positibo atzeman dituzte, baina kopuruak gora egin dezake, etxean isolatuta daudenetako batzuek ez dutelako oraindik emaitzarik jaso.
Ertzaintzaren Brigada Mugikorra 400 agentek osatzen dute, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.