Gizartea
KORONABIRUSA
Eibarko ikastetxe bat, eskola presentzial guztiak bertan behera uzten lehena
Jaurlaritzaren arabera, ikastetxeko hainbat irakasle konfinatuta daude, eta antolaketa kontuak direla eta, zuzendaritzak eskolak modu telematikoan jarraitzeko eskatu du.
Eibarko Azitango Andre Mariaren Bigarren Hezkuntzako ikastetxea da COVID-19aren eraginez jarduera akademiko presentziala eten behar izan duen EAEko lehen ikastetxea.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakitera eman duenez, ikastetxe horretako irakasle batzuk konfinatuta daudenez, zuzendaritzak eskatu du ikasleek, antolaketa-kontuak direla eta, modu telematikoan jarrai dezatela ikasten.
Hasiera batean, aste honetan bertan ekingo zaio jarduera presentzialari.
Gainera, azken datuen arabera, 192 ikasgela daude itxita EAEn, joan den ostiralean baino 29 gehiago, hau da, Euskadiko eskola guztien % 1,09, 2 urtetik hasi eta derrigorrezko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzara arteko ikasleentzat.
Pandemiak eraginda dauden ikastetxeak, berriz, 115 dira, aurreko eskola-egunean baino 9 gehiago.