Itxi

Gizartea

Koronabirusa

Sagarduik aldian behingo agerraldiak egingo ditu pandemiaren berri emateko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

EAJk eta PSE-EEk egindako eskaerari men, Osasun sailburuak koronabirusaren bilakaerari buruz hitz egingo du Legebiltzarrean aldian-aldian.

  • Gotzone Sagardui Osasun sailburua, Legebiltzarrean

    Gotzone Sagardui Osasun sailburua, Legebiltzarrean. EFEren artxiboko irudia

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak aldian behingo agerraldiak egingo ditu Legebiltzarrean Euskadin koronabirusaren pandemia izaten ari den bilakaeraz ohartarazteko, "alarma egoera" indarrean dagoen eta COVID-19aren kutsatzeek goranzko joerari eusten dioten bitartean.

EAJk eta PSE-EEk egindako eskaerari men, Osasun sailburuak koronabirusaren bilakaerari buruz hitz egingo du Legebiltzarrean aldian-aldian, bi alderdiek ohar baten bidez jakitera eman dutenez.

Hala, Osasun Batzordearen hurrengo saioetan izango da Sagardui, osasun krisiaren nondik norakoak eta Jaurlaritzak epidemiaren eragina murrizteko hartutako unean uneko neurriak hizpide.

EAJk eta PSE-EEk onartu dute pandemiaren bilakaerak bultzatuta Jaurlaritzak “neurri garrantzitsuak” hartu behar izan dituela, eta murrizketa horiek “justifikatuta” daudela uste duten arren, zentzukoa iruditzen zaie sailburuak aldizkako agerraldiak egitea “pandemiaren olatua eta indarrean dauden neurriak arindu arte”.