Itxi

Gizartea

Koronabirusaren semaforoa

Berango, Erandio eta Sestao udalerri gorri dira orain; Elorrio, berriz, laranja

eitb.eus

Gainerakoan, aldaketa gutxi izan dira. Hala, 44 dira guztira eremu gorrian dauden udalerriak: 29 Gipuzkoan; 14 Bizkaian eta bakarra Araban.

  • EAEko mapa, eitb.eus-ek prestatutako grafiko batean.

    Argazkia: eitb.eus

Aldaketak izan dira gaur, asteazkena, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, COVID-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina aztertzen duen koloreetako semaforoan. Hain zuzen ere, Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Gaurko buletinaren arabera, Berango, Erandio eta Sestao eremu gorrian sartu dira, eta Elorrio laranjara igaro.

Atzotik eremu gorrian dago Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE), 14 egunetako metatutako tasa 500dik gora baitago 100.000 biztanleko.

Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira:

Gipuzkoan, 29 udalerri daude gorriz: Andoain, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zumaia eta Zumarraga.

Hondarribiak, Aretxabaletak, Mutrikuk eta Zarautzek laranjaz koloreztatuta jarraitzen dute.

Bestalde, Orio da horiz margotutako bakarra.

Bizkaian, hamabi herri zeuden atzo eremu gorrian (Abadiño, Abanto, Durango, Ermua, Galdakao, Lekeitio, Muskiz, Ondarroa, Ortuella, Santurtzi eta Zornotza). Gaur Berango, Erandio eta Sestao ere ageri da zerrenda horretan.

Laranjaz margotuta daude, berriz, honako herriak: Arrigorriaga, Barakaldo, Bilbo, Derio, Elorrio, Etxebarri, Getxo, Mungia, Leioa, Portugalete, Sestao, Sopela, Trapaga eta Zalla.

Horiz honako hauek agertu dira: Balmaseda, Basauri, Bermeo, Gernika-Lumo, Gorliz eta Gueñes.

Aldaketak izan Araban azken 24 orduetan: Agurainek gorriari eutsi dio. Gasteizek laranjan jarraitzen du. Bestalde, Amurrio eta Laudio horiz koloreztatuta ageri dira oraindik ere.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.