Gizartea
KORONABIRUSA
200 zehapen proposamen baino gehiago egin dira Nafarroan asteburuan
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Asteburuan osasun araudia ez betetzeagatik egindako 200 zehapen proposamenetatik 135 Iruñean jarri dituzte.
-
Nafarroako kale bat hutsik. Argazkia: EFE
Poliziak 200 zigor proposamen baino gehiago egin ditu asteburu honetan Nafarroan, COVID-19aren inguruko osasun araudia ez betetzeagatik.
Iruñean, Foruzaingoak eta Udaltzaingoak elkarrekin egindako operatiboan, 135 zehapen proposamen jarri dituzte, horietako 64 kalean litroak egiten egoteagatik, 39 maskara ez eramateagatik eta 21 sei pertsona baino gehiago elkartzeagatik. Beste 115ak erkidegoko beste udalerri batzuetan egin ditu Foruzaingoak.