Gizartea
KORONABIRUSA
Nafarroako neurriak ez betetzeagatik ezarritako zigor araubidea argitaratu du BOEk
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Arau-hauste arinak, larriak eta oso larriak zehazten dira argitaratu den foru-dekretuan.
-
Nafarroako jolas-parke bat, itxita. EFEren artxiboko irudia.
Estatuko Aldizkari Ofizialak (BOE) astelehen honetan argitaratu du COVID-19ak Nafarroan eragindako krisi sanitarioari aurre egiteko prebentzio eta euste-neurriak ez betetzeagatik ezarritako zehapen-araubidea ezartzen duen foru-dekretua.
Bertan, arau-hauste arinak, larriak eta oso larriak zehazten dira, honako irizpide hauek kontuan hartuta: osasunerako arriskua, intentzionalitate-maila, sortutako osasun eta gizarte asalduraren larritasuna, arau-haustearen orokortzea eta berrerortzea.
Zehapenei dagokienez, oso larriei 60.001 eta 600.000 euro arteko isuna ezarriko zaie; larriei 3.001 eta 60.000 euro arteko isuna; eta arinei 100 eta 3.000 euro arteko isuna.
Isunei kalterik egin gabe, interesdunari entzun ondoren, zehapen osagarriak erabaki ahal izango dira, hala nola, arau-haustea gertatu den establezimendu, instalazio edo zerbitzua aldi baterako ixtea edo jarduera egiteko debekua, gehienez ere bost urteko epean.
Proposatutako zehapena isuna bada, zehapen-espedientea hasteko ebazpenean ezarritako epea igaro baino lehen ordaintzeak berekin ekarriko du egitateak egitean erantzukizuna aitortzea, eta zehapenaren zenbatekoa zenbatekoaren % 50 murriztuko da.