Gizartea
Koronabirusa
Etxeratze-agindua ezarriko dute Ipar Euskal Herrian
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Pandemiaren bilakaera larria dela ohartarazi du Frantziako Gobernuak. Neurri murriztaile berria ostiral honetan sartuko da indarrean. Herritarrak etxean egon beharko dira 21:00etatik 06:00etara.
Etxeratze-agindua beste 38 departamentutan ezartzea erabaki du Frantziako Gobernuak, tartean Pirinio Atlantikoetan eta, ondorioz, Ipar Euskal Herrian.
Frantziak 101 departamentu dauzka eta horietako 54tan ezarri dute etxeratze-agindua, pandemiaren bilakaera larria dela argudiatuta.
Horrela, bada, Ipar Euskal Herrian galarazita egongo da kalean ibiltzea 21:00etatik 06:00etara bitartean, ezinbesteko arrazoiengatik ez bada behintzat, hala nola lanera edo osasun zentrora joan behar izatea.
"Esan ditzagun gauzak argi. Egoera larria da", ohartarazi du Jean Castex lehen ministro frantziarrak. Bigarren olatu iritsi dela eta birusa azkar hedatzen ari dela erantsi du.
Etxeratze-agindua prebentzio neurria dela eta bere eraginkortasunaren arabera neurri murriztaileak gogortzea ala ez erabakiko dutela zehaztu du.
Horrez gain, Olivier Veran Osasun ministroak azpimarratu du birusa abiadura "kezkagarrian" ari dela zabaltzen, udaberrian baino motelago bada ere.
Frantzian, joan den abuztuan, 100.000 biztanleko 10 kasu positibo izan ziren. Orain, tasa hori 251ra igo da.