Gizartea
Garbiñe Biurrun
Biurrun: "Alarma-egoerak edo lege-erreformak soilik muga dezake biltzeko eskubidea"
RADIO EUSKADI | ERREDAKZIOA
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak uste du Jaurlaritzak ezin duela biltzeko eskubidea sei pertsonara mugatu. Aukera bakarra jarduerak mugatzea dela uste du jarduneko presidenteak.
-
Garbiñ Biurrun
Garbiñe Biurrun EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko jarduneko presidenteak epaiaren nondik norakoak azaldu ditu Radio Euskadiko "Boulevard informativo" saioan, epaitegiak Euskadiko 6 pertsonari bilera sozialak mugatzeko baimena ukatu ostean, ez baitu legezko estaldurarik.
"Eusko Jaurlaritzak iragarritako eta sei pertsona biltzeko eskubidea mugatzeko aginduaz baino ez du hitz egiten epaiak, gainerakoek oinarrizko eskubideak urratzen ez dituztela uste duelako", esan du.
Biurrunek gaineratu duenez, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak "Osasun agintaritzaren akordioa, neurriaren proportzionaltasuna eta erabakia babesten duen lege bat ote dagoen aztertu du", eta horren harira ebatzi du "Osasun Publikoaren arloko neurri berezien arauak ez dituela herritar guztiei eragiten dieten oinarrizko eskubideak murrizten, beraz, ez dago legezko estaldurarik".
Eusko Jaurlaritzak helegitea aurkeztu dezake, Biurrunek onartu duenez, eta neurri hori alarma-egoera batek edo lege-erreforma batek estali behar duela uste du.
Magistratuaren ustez, jarduera soziala murrizteko beste aukera batzuk daude: "jarduera sozialak de facto mugatzeko neurriak, hala nola ostalaritzako ordutegia murriztea edo jarduerak mugatzea, hori bai baitago baimenduta beste lege batzuetan". Garbiñe Biurrunek gaineratu duenez, "jarduera soziala mugatu egin daiteke ostalaritza edo kalean edatea bezalako jarduerak murriztuz".
Bideoa: "10 pertsonen muga gomendioa zen, orain, seikoa, debekua: hori da ez dena onartzen"